Aste honetan ere gure bidaiek AEBko zinematik urrun samar eraman gaituzte. Malaysiara joan eta beldur ukitu batzuez apainduriko drama bat ikusi dugu: Tiger Stripes (Amanda Nell Euk, 2023). Arrunt beldurgarria ez den arren, ikusteko eta gomendatzeko modukoa iduritu zaigu.
Ondotik, Turkiara egin dugu salto; han, 2015eko film bat ikusi dugu, Baskin (Can Evrenol, 2015). Infernura eraman gaitu film horrek, eta erakutsi dizkigun irudi batzuek luze iraunen dute gure memorian.