Apirila ere ekimenez betea dator Geltokira. Kontzertuak, tailerrak eta erakusketak aurreikusi dituzte hurrengo asteetarako. Ostegun arratsaldean dastaketa konbinatua antolatu dute, Imanol Ibero Oibarko mahastizainaren ardoa eta Aritz Ganboaren Arruazuko Albi artzain gazta dastatzeko aukera egongo da.
Apirilaren 11n Iruñeko Gazte Orkestraren txanda izango da, Szenatoki programa barruan eta arratsaldeko 8:30etik aurrera. Nafarroako 18 eta 30 urte bitarteko musikariek autogestionatutako proiektua da. Taldekako formatu txikian igoko dira Geltokiko oholtzara.
Tresnak izeneko eskaintza berria antolatu Geltokik REASekin batera, kontsumo ohituren aldaketen inguruan hausnartzeko eta ekonomia soziala bultzatzeko. Apirilaren 14an Sareak gureak dira izenburupean Marta Franko eta Karlos Liberalekin topaketa antolatu dute eta hilabete bukaeran, apirilaren 28an software libreari beldurra galtzeko lantegia
Irrintzi Plaza saioan Amets Aznarez Geltokiko kultura programatzailea gonbidatu dugu apirilean antolatutako ekimenak errepasatzeko. Informazio guztia www.geltoki.red webgunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!