Uxue Rey: “Ama eta seme-alaben arteko harremanean nekez pentsa daiteke halako gorrotoa izan daitekeenik”

Euskalerria Irratia 2025ko api. 4a, 13:24

Azal berezia, polita. Hitz zorrotzak, gordinak. Gorrotoa ideietan, maitasuna lerroartean. Nahikoa da hori Tatiana Tibuleacen obra aurkezteko. 'Vara în care mama a avut ochii verzi' liburua eskutan etorri da Uxue Rey. Errumanierazko izenburua itzulita, 'Nire amak begiak berde izan zituen uda' izan du hizpide Reyk.

“Liburua ez da azalagatik aukeratu behar, baina pizgarri bat bada”, dio Uxue Reyk. Eta horrek gerturatu zuen lehenengoz Tatiana Tibuleac idazle moldaviarraren obrara. 'Vara în care mama a avut ochii verzi' (nire amak begiak berde izan zituen uda) liburua du eskuartean. Emakume ilegorri baten aurpegia fondo beltz gainean, deigarria bezain gogorra, Tibuleacek idatzitakoen antzera.

Oraindik ez dago liburua euskaraz irakurtzeko aukerarik baina hurbilpen bat egin du Reyk, hasierako pasartea nahikoa baita miseriazko eta amorru handiko hitzak ezagutzeko. Seme baten adierazpenak dira, amari buruzkoak. Aleksy hala mintzatzen da bere amaz:

“Inoiz baino gehiago gorrotatzen nuen goiz hartan, amak hogeita hemeretzi urte bete zituen. Txikia eta gizena zen, ergela eta itsusia. Inoiz existitu den amarik inutilena zen. Nik leihotik begiratzen nion, eskale piura horrekin eskolako atariaren ondoan itxaroten zidan bitartean. Gustura hilko nuen halako batean [...]”.

Ezinikusia diote elkarri, lerro artean maitasuna edo igarri daitekeen arren. “Oso gordina eta oso gogorra da”, aitortu du Reyk. Halere, bizki gomendatzen duen irakurgaia da, ahal dela, euskarazko bertsioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!