Blanca Ines Rubio: "Gogotsu nago larunbateko kontzerturako, oso berezia izango da"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mar. 27a, 19:18

Urte hasieran abiatu zuen crowfunding kanpaina amaituta, labetik atera berria du musikariak bere lan berria, 'Itsasorako bidean', eta larunbatean emanen du lehenengo kontzertua Arrotxapeako Zokoa tabernan, 20:00etan

Ametsa zena errealitate bilakatu zaio Blanca Ines Rubio musikariari. Uraren inguruko disko kontzeptual bat landu eta urte hasieran abiatu zuen crowfunding kanpainaren bitartez jaso duen babesari esker dagoeneko formatu fisikoan du emaitza. 'Itsasorako bidean' disko bat baino askoz ere gehiago da, elkarrizketan argitu digun moduan. 

Larunbatean emanen du diskoaren aurkezpeneko lehenengo kontzertua, Arrotxapeako Zokoa tabernan 20:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!