Iban Zaldua: "Marvel eta euskal gatazka uztartu ditut super-heroien komiki bat egiteko"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mar. 26a, 17:34

Zalduak Iban Rivas marrazkilariarekin elkarlanean egin duen 'Botere handi batek' komikia aurkeztuko du gaur Karrikiri dendan, 19:30ean

Zer gertatuko litzateke frankismoaren azken urteetan super-heroi talde bat sortu izanen balitz? Aldatuko litzateke gure historia garaikidea? Parte hartuko lukete super-gizaki hauek euskal gatazkan? ETAkideak lirateke akaso? Sindikatuen borrokan erabiliko lituzkete euren botereak? 

Guzti hori irudikatu du Iban Zalduak Julen Ribasen irudiekin lagunduta sortu duen Botere handi batek komikia, Xabiroiren argitaratu dena. Gaur, asteazkena, Karrikiri liburu-dendan aurkeztuko du egileak lana, Santi Leonek gidatuko duen saioan. Arratsaldeko 19:30ean izanen da aurkezpena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!