Aimar Larrion eta Josune Egea (Los del Bronce): “Asko gaztetu da gure peña azkeneko urteetan”

Unai Lako Goñi 2025ko mar. 25a, 18:15

Los del Bronce peñak 75 urte betetzen ditu aurten eta ereserkia berritu dute Iruñeko Orfeoia eta La Pamplonesaren eskutik

1950. urtean sortu zen Los del Bronce peña. Aurretik ere izen bereko kuadrilla batekerabiltzen duen izena hartu zuten orduan. Batzuen esanetan brontzearekin lanean ari ziren lagun taldea batu zelako eman zioten izen hori peñari. Beste batzuen esanetan ordea, garaian bronce izena jartzen zioten festazaleei eta sanferminzaleei eta horregatik hartu zuen peñak izenburua. Agian, bi arrazoiak uztartu ziren Los del Bronceren sorreran. Lehenengo egoitzak Gines eta Olimpya tabernetan izan zuten.

1950. urtean bertan Julian Arteagak eta Rafael Rodrigo Tiradok sortu zuten ereserkia eta sei urte geroago Iruñeko taldeko zenbait kidek grabatu zuten lehenengo aldiz. Orain, ereserkia berritu dute Iruñeko Orfeoia eta La Pamplonesaren laguntzarekin. 75. Urteurrena ospatzeko lehenengo ekitaldia izan zen soinu berriaren aurkezpena.

Hurrengo aste eta hilabeteetan egitarau zabala antolatu dute. Maiatzaren 24an bazkideen eguna ospatuko dute eta maiatzaren 27tik ekainaren 7ra Parlamentuko atrioan peñaren historiatik bidaia egingo duen erakusketa antolatu dute: argazki zaharrak, pankartak edota garaiko jantziak ikusi ahalko dira. San Ferminak hurbiltzen diren heinean, ekitaldi gehiago iragarriko dituzte.

Irrintzi Plazan Josune Egea, urteurrena antolatzeko sortutako lantaldeko kidea eta Aimar Larrion, peñako junta kidea elkarrizketatu ditugu xehetasun guztiak biltzeko.

Entzun hemen ereserki berria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!