Hondatu dezake artelan batek adiskidetasun harreman bat? Yasmina Reza frantses dramagilearen Artea komedia entzutetsuan, pintura eztabaidagarri batek laguntasunaren oinarriak astinduko ditu, komikotasunez betetako eztabaida dialektiko bat piztuz. 1994an estreinatu zutenetik, gehien oholtzaratu den antzerki garaikideko piezetako batean bihurtu da.
Asteartean iritsiko da gurera, Iruñeko Gayarre antzokira, Txalo Produkzioaken eskutik eta Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormazak antzeztuta, Begoña Bilaboren zuzendaritzapean. Agirrek berak azpimarratu bezala, oso gai unibertsala da obrak jorratzen duena: adiskidetasuna edo, hori baino gehiago, adiskidetasunaren tentsio eta gatazkak. 20:00etan izanen da emanaldia, eta sarrerak Gayarre antzokiaren webgunean eskuratu daitezke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!