Irriziklo euskarazko umorezko zikloaren baitan FLOP KULTURA saio berezia egin dute Danel Pascualek eta Eneko Garciak. Nafarroako Antzerki Eskolatik zuzenean aritu dira aktualitateko zein pop kulturako hainbat alderdiren inguruan, oso umoretsu eta arin, asteartero Euskalerria Irratian egin bezala. Oraingoan, gainera, Aiert Alberdi musikaria eta Aitziber Garmendia aktorea izan dituzte bidelagun.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!