Konpainia Karrikako Amesgaiztoa

Konpainia Karrikako Amesgaiztoa 3x19 | Sputnik

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 20a, 12:00

Bertzeak bertze, film errusiar bat komentatu genuen aitzineko saioan. Hainbertze gustatu zitzaigun, ezen gaurkoan ere Errusiara joan baikara, Sputnik (Egor Abramenko, 2020) ikustera. Joan den asteko filmean bezala, honetan ere istorioa Sobietar Batasunaren garaian gertatzen da, eta, hartan bezala, honetan ere Moskutik urrun ibiliko gara. Baina hura thriller poliziakoa zen; aste honetakoa, berriz, zientzia fikzioa da. Han-hemenka irakurriko duzue Alien edo Life filmen antzekoa dela. Ez da egia... Badu bere nortasuna, bai eta gauza dezente kontatzeko ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!