Erreportajeak

Iruñea underground

Pello Argiñarena eta Bidane Beloki 2025ko mar. 19a, 13:25

Iruñeko Alde Zaharreko lurrazpian erreportajea egin dugu. Zenbait kale zeharkatu ditugu galeria estuetatik. Borja Izagirre, Hiri Bizigarriaren saileko zinegotzia izan dugu bidelagun. Ur hornidura, sare elektrikoa, argiteriaren kableak, zuntz optikoa, hondakin pneumatikoak eta ur zikinak bideratzen diren espazioan ibili gara.

Alde Zaharrak 4,5 kilometroko galeria sarea du. Bertatik zabaltzen dira zerbitzu publiko nagusiak. 1990. urtean hasi ziren galeriak egiten hirigune historikoko kaleen ibildide bihurri eta estuari egokituz. Arrosadian eta Lezkairun ere antzeko sareak eraikita daude. Sistema honen bitartez, lur gaineko espazioa libratu daiteke. Bide batez, hiria irrisgarriagoa eta bisualki ordenatuagoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!