Eneko Garcia eta Danel Pascual (Flop Kultura): “Gonbidatuak gure mundura ekartzea gustatzen zaigu”

Unai Lako Goñi 2025ko mar. 18a, 19:36

'Flop Kultura' Euskalerria Irratiko bideo-podcastaren saio bat zuzenean ikusteko aukera egongo da Irrizikloari amaiera emateko

Eneko Garciak eta Danel Pascualek gidatzen dute Flop Kultura bideo-podcasta zuzenean ikusteko aukera egongo da martxoaren 19an Nafarroako Antzerki Eskolan. Irrizikloa itxiko duen emanaldia izango da Euskalerria Irratiak ekoiztutako saioa. Gonbidatuak Aitziber Garmendia aktorea eta Aiert Alberdi musikaria izango dira. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan eta webgunean erosi daitezke, bost eurotan.

Lehenengo denboraldian 35 saio egin zituzten, arrakasta handiz, eta, besteak beste, Izaro, Yogurina Borova, Ane Lindane, Pello Reparaz eta Eusko Princess bezalako gonbidatuak izan zituzten. Bigarren denboraldi honetan, gonbidatuen podiuma mantendu dute eta Go!azen telesaileko Ander Lacalle eta Kimetz Etxabe, Kai Nakai, Olatz Salvador, Aitziber Grados edota Olaia Inziarte izan dira mikrofonoen aitzinean.

Irrintzi Plazan Eneko eta Danelekin hitz egiteko aukera izan dugu Flop Kultura bideo-podcastaren emanaldiaren aurretik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!