Infinito taldeak Promesa berdina egin diegu lagun guztiei formatu txikiko antzezlana taularatuko du Irriziklon euskarazko umorezko zikloan. Nafarroako Antzerki Eskolan, arratsaldeko 19:00etan.
Laguntasuna aintzat ematen den harreman mota hori da. “denok dauzkagu lagunak”, “ez dago traiziorako lekurik” edo “lagun on bat beti egongo da zure alboan”. Promesa handien putzua da: betidanik eta betirako, 'forever', infinito, hor egongo gara. Jakintzat ematen den unibertso hori lur aberatsa da sormenerako, pertsonon alderik inozo eta zaurigarriena bistara ateratzen duelako.
Poesia, performanzea eta umorea nahasten dituen emanaldia da eta aktoreek fikziozko lagun taldea izatera jolastuko dute.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.