Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren kontura Gaiarren antZokian 'ARTEA' taularatuko dute.
Airean jar dezake artelan batek adiskidetasun harreman bat? Yasmina Reza frantses dramagilearen (Paris, 1959) komedia entzutetsu honetan, pintura eztabaidagarri batek laguntasunaren oinarriak astinduko ditu.
Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza izango dira oholtza gaineko protagonistak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.