Eresiak, hildakoei gorazarre eginez kantatzen diren bertsoak dira. Gehienetan emakumeek kantatzen zituzten poemak dira. Baina Eresia, antzezlan bat ere bada. Oier Zuñigak zuzendu eta oholtza gainean antzezten duen lana, Belen Cruz eta Eneko Gilekin batera. Amaren heriotzak bultzatuta, dolu errituen inguruko gogoeta egiten duen ikuskizuna eszenikoa da Eresia.
Hutsuneen inguruan hitz egiten du antzezlanak. Amaren hutsune fisikoaz, baina baita heriotzak sortutako mina arintzeko errituen gabeziak eragindakoez.
Antzezlan hibridoa da Oier Zuñigaren esanetan. Antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituena. 2022an aurkeztu zen eta Euskal Herria osotik 50 saio baino gehiago egin dituzte. Gaur izango da azkenekoa.
Eresia. Lurra arin bekizu, ama Nafarroako Antzerki Eskolan ikusi ahalko da martxoaren 7an, 19:00etan. Sarrerak 12 eurotan. 10 langabetuentzat eta 7 gazte txartela dutenentzat.
Eresiak agur kantak dira. Eresia antzezlana agur esateko modu edota bide bat. Eta orain Eresia antzezlanari eta proiektuari agur esateko momentua ere iritsi da.
Metropoli Forala saioan Oier Zuñiga proiektuaren zuzendari eta aktorearekin hitz egiteko aukera izan dugu.