Irrizikloko bigarren hitzordua, asteazkenean, martxoak 5, Lanku Kultur Zerbitzuen Ztandap lanarekin izango da, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen gidoiarekin eta zuzendaritzapean. Bakean Dagoena Bakean Utzi eta Luze edo Motz lan arrakastatsuen ondoren, lan berri honetan generoa jorratzen dute umorearen bitartez. Egileek eguneroko kontuak jorratzen dituzte beren betaurreko moreekin, eta, horretarako, arrakala orgasmikoa, maitasun erromantikoa, andreak edo bizikidetza bezalako gaiak deseraikiko dituzte, besteak beste.
Nafarroako Antzerki Eskolan taularatuko da Ztandap obra martxoaren 5ean, arratsaldeko 7etan. Sarrerak 5 eurotan leihatilan.
Irrintzi Plazan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai elkarrizketatu ditugu.