Triunbiratua: Angel Erro, Santi Leone eta Patxi Huarte

Pello Argiñarena 2025ko mar. 3a, 13:24

'Triunbiratus', Erroma Zaharrean sortu zen erakundea da. Hiru adituk osatzen zuten. Inperioaren ordezkariak ziren. Erabakimen politikoa zuten. Euskalerria Irratiko Triunbiratuan hiru lagun biltzen ditugu: Angel Erro poeta, Patxi Huarte marrazkilaria eta Santi Leone idazlea.

Angel Erro : "EH Bilduk Lege Proposamena egin beharko luke. Maria Txibitek euskara ikas dezala bere gobernuari babesa ematearen truke".

Santi Leone : "Ikerketa Beka bat proposatzen dut. Aztergaia: BMW autoen gidariak tontoak ahal diren kotxea izan aurretik edo erosi ondoren ergeltzen al dira".

Patxi Huarte : "Erroman nengoela gaixotu egin nintzen eta Aita Santua ingresaturik dagoen Gemelli Ospitalean zenbait egunez izan nintzen. Medikuak Nafarroan ikasi zuela esan zidan eta ez zuen sinisten Iruñean euskara hitz egiten zenik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!