Arrunt diferenteak dira gaur ekarri ditugun bi filmak. Batetik, Deadstream (Joseph Winter & Vanessa Winter, 2022): aurrekontuko txikiko film amerikarra, komedia eta beldurra nahasten dituena eta klasiko batzuei omenaldia egiten diena. Bertzetik, El llanto (Pedro Martín-Calero, 2024), sos gehiago izan duen filma, dramatik hurbil samarra dabilena, eta inspirazioa Ekialdeko eta, batez ere, Japoniako beldurrezko zineman bilatu duena. Baina, diferenteak izan arren, biak gustatu zaizkigu, bakoitza bere maneran.