“Kafetegi barrura sartu da, eta betikoa eskatu du: kafesne bat, olo esnearekin, azukrerik ez. Eramateko. Eta goizero bertan izan arren, argi eta garbi tira jartzen duen ateari bultza egin dio ateratzeko ahaleginean”. Hori da antzezlanaren zuzendariak Nahastumbury antzezlanaz aurreratu dezakeena, protagonistak ez dakielako gainerako istorioarekin zer gertatu den.
Oholtza gainean kutxa mordo bat, besaulkiak eta tabernako barra bat, salgai kartela zintzilik duela. Taula gainean ikusiko ditugun zortzi protagonistek memoria kolektiboa aktibatu beharko dute lokal hori iraganean zer izan zen jakin ahal izateko.
Nahastumbury, Barrexerka konpainiaren 11. Ikuskizuna da, umorez ekoitzitakoa eta Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalberek zuzendutakoa. Oholtza gainean Graxi Arregi, Ekain Arrieta, Amaia Iraundegi, Mikel Irazusta, Garazi Mitxelena, Amaia Rojo, Nerea Aranburu eta Maialen Sorzalbere. Antzerkia eta esketxak tartekatuko ditu, eta ikuskizun berritzailea eta dinamikoa izango da, ordu beteko iraupenekoa.
Otsailaren 28an, ostiralean, taularatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan arratsaldeko 7etatik aurrera. Sarrerak 5 eurotan salgai daude.
Irrintzi Plazan Barrexerka konpainiako Amaia Iraundegi eta Maialen Sorzalbere elkarrizketatu ditugu.