Xabi Olazabal (Iruña Taldea): “Margarito Hartza pertsonaiaren inguruko abesti berria egin dugu”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 21a, 13:20

Iruñeko Kauterak jaiak Alde Zaharreko kaleak musikaz, dantzaz eta kolorez beteko ditu otsailaren 22an

Inauteri egutegian sartuta gaude bete betean. Martxoaren 1ean izango dira herri gehienetan, baita Iruñean ere. Baina aurretik, Kauterak festa ospatu da bihar bertan Alde zaharreko kaleetan barna.

Margarito hartza, suzko erraldoiak, zaldikoak, fanfarrek eta gaiteroek kolorez eta musikaz beteko dituzte Alde Zaharreko kaleak, Iruñeko Kauteren jaian.

1993an ospatu zen lehenengo aldiz eta ordutik urtetik urtera arrakasta handiagoa du. Goizean San Lorentzoko danzanteak, Suzko erraldoiak eta Animalien dantzak kaleak alaituko dituzte. Eguerdian elkartuko dira Udaletxe plazan elkarrekin dantza egiteko. Margarito Hartza pozik dago aurten, kanta berria egin baitute bere ohorean.

Arratsaldeko 6.30etan kauteren kalejira abiatuko da San Lorentzotik fanfarreak lagunduta eta gaueko bederatzietan Tzigano Band musika taldearen eskutik emango zaio amaiera jaiari, ofizialari bederen.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!