Ane Zubeldia (Mejillon Tigre): "Gurea ez da ohiko poesia emanaldi bat, umoreak leku asko dauka"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko ots. 20a, 19:18

Geltokik antolatzen duen Gastro Showak Mejillon Tigreren 'Hitz esanak' emanaldia ekarriko du gaur Iruñera, 20:00etan 

Mejillon Tigre kolektiboak Hitz esana emanaldia ekarriko du gaur Iruñera, Geltokiko Gastro Showaren eskutik. Errezitaldiaz gain, publikoak Geltoki Tabernak Anizko Jauregia Esnekiak proiektuko produktu ekologikoekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango ditu.

Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz esana, Eider Adeletxerekin batera kolektiboa osatzen duen Ane Zubeldiak argitu moduan. Bi gorputz, 15 bat pieza indibidual, eta poesia emanalditik baino kontzertutik gertuago egon nahi duen formatua. "Esateko ez baita gauza handirik behar: jasotako guztiarekin eta horren kontra aritzea. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak, erreferenteak. Hitz soilak eta, noizbehinka, musika nahasian, esandakoa eta beste guztia ere hel dakion entzuleari".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!