Jokin Orozko (Yala Nafarroa): “Gure gobernuak presionatu behar ditugu Israelekin harremanak eteteko eta isolatuta uzteko”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 20a, 17:15

Yala Nafarroa elkarteak Israelen genozidioa salatzeko manifestaziora deitu du larunbata honetan

Yala Nafarroa elkarteak manifestazioa deitu du bihar arratsalderako Iruñean, arratsaldeko 6etan Antoniuti parketik abiatuta. Beste behin ere Israelen genozidioa salatuko da, baina oraingo honetan, erakunde sozial eta politikoetako agintariei, Israelgo gobernuarekin dituzten harreman guztiak eten ditzaten ere eskatuko die mobilizazioan.

Antolatzaileek diotenez, “nazioarteko arau bakar bat ere ez du betetzen Israelek. Palestinako genozidioak ez du parekorik edo aurrekaririk, ez sarraskiaren bortizkeriari dagokionez, ez aldebakartasunari dagokionez ere”.

Yala Nafarroak ohartarazi du egun hauetan indarrean dagoen su etena edo menia oso hauskorra dela eta edozein momentutan gerra itzuli daitekeela. Estatu Batuetako lehendakari den Donal Trumpek Gazarako dituen asmoek ere ez dute giroa baretu.

Nafarroatik genozidioa gelditzeko zer egin daitekeenaren inguruan galdetuta, Jokin Orozko Yala Nafarroa elkarteko kideak adierazi du “mobilizazioekin jarraitu behar dugu eta gobernuak presionatu behar ditugu Israelekin dituzten harremanak eteteko eta herrialdea isolatzeko. Ez bakarrik alor politikoan izan daitezkeen harremanak, baizik eta kirol, kultur edota industria arlokoak ere”.

Mobilizazioa, otsailaren 22an egingo da, Iruñeko Antoniuti parketik abiatuta, arratsaldeko 6etan. Irrintzi Plazan Jokin Orozko Yala Nafarroako kidea elkarrizketatu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!