‘Trabajo Sucio’ eleberrian Unai dugu protagonista. Bere bizitza berregiten saiatzen ari da. Intsumiso izateagatik zigorra bete du kartzelan. Kalera irteterakoan egoera larrian ikusten du bere burua. Enpresari aberats baten etxean egindako erasoaren bitartez bere arazoak alde batera utzi nahi ditu. Gauzak okertuko dira eta ihesean joan beharko du gazteak. Liburua 'Txalaparta' argitaletxeak plazaratu du.