Sarai Robles: "Sukalkia bakoitzak bere etxean erabiltzen duen hizkuntza da"

Pello Argiñarena 2025ko ots. 19a, 15:45

Sarai Robles bertsolariak irratira etortzen den aldioro hitz bat proposatzen digu solasean eta jolasean aritzeko. Oraingoan, 'etxea' izan dugu mintzagai. Sarritan, etxean modu berezi batean hitz egiten dugu. Esamolde propio hainbat erabiltzen ditugu. Gainera, ulertzeko errazak ez direnak kanpoko edonorentzat. Sukalkiak dira. Sukalki bakoitzaren atzean istorio bat dago. "Nire etxean melokotoizko musuak, maitasun handiz, goxo eta xamur emaniko musuak dira". Hala esan digu Sarai Roblesek.

 

 

 

 

 

Sarai Robles Txantreako irakurle taldeko kidea da. Bertan, Fernando Reyk itzulitako Natalia Ginzburg idazlearen 'Familiako lexikoa' liburua aztertu dute. "Lan berezia da, istorioaren ardatza familiako hitzak edo sukalkiak direlako". Gaurko saioan irakurgai izan dugu Alaia Martin Etxebeste bertsolariaren 'hitzkutukoak' kronika poetikoa. Era berean, Ekhiñe Txokarro, Iñaki Tristan, Iñigo Satrustegi eta Maite Bidartek haien sukalkien berri eman digute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!