Iñaki Sagardoi Irakasletzan graduatu zen NUPen, eta, ondoren,Antropologia Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Laneko Saileko irakasle da.
Memoria historikoa etengabeko aztergai, sormenerako iturri eta kritika politikoaren ardatz bihurtu da. Urrutira joan gabe, Erorien Monumentuaren inguruan piztutako polemikak, 'La Infiltrada' filmak izan dituen kritikak eta motibazio politikoko biktimei eginiko aitortza ofizialak lotura zuzena dute gaiarekin. NUPeko irakasle Iñaki Sagardoik Nafarroako indarkeria, memoria eta boterea aztertzen dituen tesia egin zuen. Metropoli Forala saioan izan dugu gonbidatu.
Iñaki Sagardoi Irakasletzan graduatu zen NUPen, eta, ondoren,Antropologia Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Laneko Saileko irakasle da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.