Amaia Alvarez Uria: "Interes falta handia dago euskal literaturaren historia ikuspegi feministatik aztertzeko"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko ots. 11a, 20:15

Ikerlariak 'Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa' bere azken argitalpena aurkeztuko du Karrikirin ostiralean, 19:30ean

Amaia Alvarez Uria ikerlariak emakumeek historiari ale bat gehitu dio bere azken ikerketarekin. Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa izenburupean, XIV mendetik XX mendera bitartean egondako emakume idazleen antologia osatu du. Ostiralean aurkeztuko du liburua Karrikiri euskal dendan, Imma Erreak lagunduta. 

Liburuaren asmoa Herstoria deritzona zabaltzea da, hau da, emakumeak historian egin dituzten ekarpenak eta izan duten rola ezagutzera ematea. Izan ere, euskal literaturaren iraganean arakatuz gero, emakumeak egon badaude, izan idazle, kantari edo kontalari, egileak azaldu digun moduan.

Historiaren diskurtsoa eraikitzen eta idazten jarraitzeko beharra azpimarratu du egileak, aurrekoengandik jasotako narrazioa aurkikuntza berriekin eta begirada garaikideekin moldatuz, liburuaren izenburuak dioen bezala, “zuziak irazekia, piztuta, jarrai dezan”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!