Julen Bernaldo (EHE): “Euskarari plaza eman nahi diogu, aukerak eman nahi ditugu”

Bidane Beloki Ezker 2025ko ots. 7a, 13:28

Euskaraz bizi eguna antolatu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean, Iruñean. Bertso bazkaria, bingo musikatua eta karaokea, eta kontzertua antolatu dute. EHE taldeko Julen Bernaldok kontatu du Metropoli Foralean.

Ia mende erdi inguru darama Euskal Herrian Euskaraz taldeak euskararen alde tokian toki antolatzen. Berriki 45 urteko ibilbidea bete dute eta iaz berrabiaratu zuten ‘Euskaraz bizi eguna’ ospatzeko baliatuko dute, larunbatean, egun osoko egitaraua antolatu dute Iruñean.

Sarai Robles, Beñat Astiz eta Bittori Elizalde izango dira bertsotan eta Peio Ardaizek oinak jarriko dizkie. Bingo musikatua eta euskaraokea Zaldiko Maldikon, eta iluntzean Zinez taldearen kontzertua Aitzinan.

Gainera, Sortzenek abian jarritako arrazakeria eskoletatik ezabatzeko kanpainarekin bat egin dute, eta egitarauaren zati bat, elkarlanean sortu eta partekatuko dute. Jaia eta borrokaren ereduarekin bat egitera animatu dituzte Iruñerriko euskaldunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!