Gaurkoan, bi film ekarri dugu solasera: Belgikan egindako komedia bat, Yummy (Lars Damoiseaux, 2019) eta Kanadako remake bat (Rabid, Jen Soska & Sylvia Soska, 2019), David Cronenbergen Rabid (1977) abiapuntutako hartzen duena. Biak urte berekoak dira, biek dute zer ikustekoa ebakuntza estetikoekin, eta biak ausartzen dira odola eta gorea lotsa handirik gabe erakusteko. Guri franko gustatu zaizkigu, eta, beti bezala, saiatu gara azaltzen zergatik.