Irati Zuñiga (San Juan Xar auzo elkartea): “Puska-biltzean jasotzen duguna Paris 365 fundaziora bideratuko dugu”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 5a, 19:06

Asteburuan ospatuko dira Donibaneko inauteriak, Iruñeko auzoetan antolatzen diren zaharrenak

Santa Agedako koplen oihartzuna oraindik entzuten den honetan, Donibane auzoan inauteriak prestatzen hasi dira. Ostiralean emango diote hasiera egitarauari lehenengo puska-biltzearekin. Asuntzio plazatik abiatuko da kalejira eta bertan Donibaneko auzoko inauterietako pertsonaia edo jeinu propioek parte hartuko dute: zezengorri, hezur akerra, aharia, basurdea, zaldia… guztiak burezurrekin irudikatuak. Puska-biltzean jasotzen diren elikagaiak Paris 365 fundaziora bideratuko dira.

Larunbata goizean egingo da bigarren puska-biltzea, honakoan auzoko erraldoien konpartsak lagunduta. Eguerdian, bazkaria antolatu da Donibane Kirol Elkartean. Oraindik ere tiketak erosi daitezke 15 eurotan San Juan Xar elkartean, Bikokan eta Planycopen.

Arratsaldean, kalejira nagusia izango da 18:30ean. Aurten, mozorrotzeko gaia zoologikoa izango da, beraz, animaliaz jantzitako jende asko espero dute antolatzaileek. Amaitzerakoan Miel Otxin erreko da, Ziripoten sabeletik umeentzako opariak ateratzen diren bitartean. Elektrokutau elektro-txarangarekin girotuko dira auzoko kalean ondoren. Eta inauteriei amaiera emateko Luzianoren emanaldia antolatu da Woodstock tabernan.

Irrintzi Plazan, Irati Zuñiga San Juan Xar elkarteko kidea gonbidatu dugu egitaraua errepasatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!