Iruñeko Udalak, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuarekin elkarlanean, gure hiriko kale eta plazetako airearen kutsadura neurtzeko herritarren zientzia laborategiaren edizio berri bat jarri du martxan. Edozeinek parte hartu dezake laborategian, baina aurretiko izen-ematea beharrezkoa da, 948 420 100 edo 010 zenbakietara deituta.
Otsailaren 19an eginen da lehenengo informazio saioa eta bertan banatuko gure inguruko airearen kutsadura neurtuko duten belar-loreontziak banatuko dira. Ondoren, bigarren saio batean, CSIC-eko laborategira bisita egingo da. Iosu Alfaro Iruñeko Udaleko teknikariak argitu moduan, lagin horiek aztertu ondoren herritarrak bere kaleko airearen kutsadura maila zein den jakingo du, oraindik data zehatzik ez duen hirugarren saio batean.
Ekimenak herritarren eta zientzialarien arteko lankidetza indartu nahi du, gizartean ezagutza sustatzeko eta ingurumenaren kontserbazioan interesa duten pertsonen sare bat osatzeko. Era berean, herritarrak prestatu nahi ditu, haiengan mugikortasun jasangarriaren aldeko aldaketa sustatzeko, hirietako trafikoa eta airearen kutsadura murrizte aldera.
Hiritar-zientzi proiektu hau Udalaren Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategian txertatzen da, kultura klimatikoa bultzatzeko helburuarekin.