Aste honetan, hiru film ikusi ditugu, baina oraindik ez dakigu hirurak diren beldurrezkoak, edo bi, edo bakarra. I Saw the Tv Glow (Jane Schoenbrun, 2024) izan da lehendabizikoa; The Moor (Chris Conin, 2023), bigarrena; eta hirugarrenak Immaculate (Michael Mohan, 2024) du izena. Bat gustatu zaigu gehien, eta bertze biek hotz samar utzi gaituzte. Zein den zein jakin nahi izatera, hobe duzue podcast hau oraintxe berean aditu.