Oier Zuñigaren aburuz, kultura ekimen politikoaren oinarri sendo bat izan daiteke. Hau da, kulturatik eragin errealitatea eraldatzeko. Antzerkia eta pintura dira bere lan artistikoaren ardatz nagusiak. “Oholtzaren gainera atera aurretik eta lamina zuriaren aurrean margotzen hasi baino lehen amildegi baten ertzean sentitzen dut nire burua”. Hala esan digu Zuñigak.