2023ko azaroak 15. Iturmendi. Josu Etxeberria eguneroko entrenamendua egitera atera da. Txirrindulari profesionala da Rural Kutxa taldean, eta buru-belarri dabil denboraldi berriaren prestaketan. Momentu horretan ez daki kilometro batzuk geroago bizitza goitik behera aldatuko zaiola.
Bihurgune baten irteeran, auto bat aurrez aurre agertu zitzaion Etxeberriari. Ezin izan zuen garaiz erreakzionatu, eta bizi arriskuan jarri zuen ezbeharrak. Aurpegitik hasi eta hanketara arte izan zituen hausturak. 13 egun eman zituen Zainketa Intentsiboen Unitatean.
Errehabilitazio luze eta gogorra hasi zuen orduan. Bada, urtebete baino gehiago igaro da istripua izan zuenetik, eta osatze prozesua nola doakion galdetu diogu Etxeberriari.