Artearen historiografia feminista egiten du Jone Rubio ikerlariak. Euskal testuinguruko ekintza performatibo feministak’ aztertu ditu, Trantsiziotik 2000 urtera arte. 60ko hamarkadaren erdialdean ekintza performatiboak egiteari ekin zion Esther Ferrer izan du hizpide Rubiok.
Esther Ferrer Donostian jaio zen 1937. urtean. 60ko hamarkadaren erdialdean ekintza performatiboak egiteari eki zion, banaka, zein ZAJ taldearekin batera. 1972ko Iruñeko Topaketetan izan zen Esther Ferrer eta publikoaren erantzuna zein izan zen ezagutu dugu Rubioren eskutik.
Zer da performancea? Ekintza, kontzertu eta artearen arteko mugak zeintzuk diren ikertu du Rubiok. ‘Nia’ren aldarrikapena, espazioen okupazioa eta adierazpen feministak.