“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 24a, 13:43

'Itoiz, udako sesioak' filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

Itoizen doinuak egun ere oraindik entzuten diren arren, aspaldi amaitu zen taldearen bidea, oholtzan behintzat. Izan ere, pantailan ikusteko azken aukera iritsi zaigu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zuzendarien eskutik. Itoiz, udako sesioak filma aurkeztuko dute gaur zinema aretoetan.

Musika, fikzioa eta dokumentala uztartzen ditu ikus-entzunezkoak. Juan Carlos Perez taldekideak taldearen desegiteari buruz hausnartzen du, egindako ibilbidea, musika estiloa, garaia bera eta haien bidea markatu zituztenak.

Taldearen esentziaren bila egindako bidaia "katartiko" bat proposatzen du filmak. Taldearen hastapenak 70eko hamarkadako Mutrikuko rock talde progresibo gisa birbiziz, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!