Hizkuntzak ikasten dituzten ikasleei ez ezik, publiko zabalari ere zuzendutako zikloa da. Hala ere, hizkuntza ofizialak zein ez ofizialak deritzonak ikasten duten lagunentzako jarduerak dira bereziki prestatutakoak. Alemana, euskara, frantsesa, ingelesa eta italiera batetik, eta arabiera, txinera eta gaztelania, bestetik.
Beraz, jarduera batzuek hizkuntza jakin baten ezagutza eskatzen dute; bertze batzuek, berriz, ez. Hala nola musika arabiarraren emanaldiak edo Txinako kaligrafiaren tailerrak.
Propoposamenen artean, musika arabiarraren emanaldia, Txinako kaligrafia tailerra, Sanremo festibala italieraz ezagutzeko parada edota ikuskizun musikatua frantsesez antolatu dute.
Euskaraz, Joe Sacco
Otsailaren 4an, Joe Saccoren ‘Gerra Gazan’ komikiaren inguruko solasaldia antolatu dute. Joseba Beramendi Exprai marrazkilaria, Julen Gabiria komikiaren itzultzailea eta BDZko kide Elisa Huarte arduratuko dira solasaldiaz.