Eguberrietan, nostalgiak jo eta bideo-denda batera eramatea eskatu diogu Olentzerori. Eta hark bete ere bete du gure desioa. Film bat alokatu dugu, Dead Heat (Mark Goldblatt, 1988), poliziak, zonbiak eta 80ko txiste txarrak biltzen dituena (eta Vincent Price ikusteko parada ere izan dugu). Gero, joko batean aritu gara Beyond the Gates (Jackson Stewart, 2018) filmean -eta, bidenabarkoan, Barbara Crampton handia ikusteko parada izan dugu-. Eta, azkenik, Nekronomikon itxurako VHS madarikatu batek bideo-dendako friki baten deabru gogokoenak deitu ditu biziaren alde honetara, The Last Video Store (Cody Kennedy & Tim Rutherford, 2023) film merke baina zoragarrian. Opor interesgarriak izan dira.