Ikusi Olentzero zuzenean, Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 24a, 08:59

  • Ikazkinarerekin zuzenean mintzatzeko, deitu 948 17 01 51 telefono zenbakira.

  • Kultur opariak banatuko ditu 09:00etatik 11:00etara hots egiten duten haurren zein helduen artean: liburuak, CDak, DVDak, mahai-jokoak...

  • Opariak ostegunetik aurrera -hau da, hilaren 26tik aurrera-, jaso ahal izanen dira Irrintzi Dorrean, 07:00etatik 14:00etara, lan egunetan.

Olentzero Irrintzi Dorreko estudioetara dator gaur, abenduaren 24an, goizeko 09:00etatik 11:00etara bitarteko saio berezira. Saio ikusgarria izanen da eta irratiz zein bideo-streaming bidez jarraitu daiteke; FM 98.3an entzungai eta euskalerriairratia.eus webgunean ikusgai.

Ikazkinarekin mintzatu nahi diren haur zein helduek 948 17 01 51 zenbakira deitu dezakete. Hots egiten duten guztiei kultur opariak emanen dizkie ikazkinak: liburuak, CDak, DVDak, jostailuak eta mahai-jokoak.

Olentzerok azaldu duenez, opariok prestatzen laguntza handia eman diote, eskuzabaltasun handiz, honako euskal kultur eragileok: Erein, Elkar, Ibaizabal, Mintzoa, Txalaparta, Katxiporreta, Pamiela, Sua, Ene Kantak, Susa, eta Denonartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!