Juantxo Zeberio: "Eguberri kontzertu berezia izanen da Gaiarren eginen duguna"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko abe. 17a, 18:53

'Eguberri Umama' diskoan bildutako abestiak oholtzaratuko ditu Zeberiok abenduaren 23an, hainbat abesbatza, abeslari eta musikariz lagunduta

Eguberri abestiei dagokienez Euskal Herrian "altxor bat" daukagula dio Juantxo Zeberio musikariak. Txikitatik etxean eta kalean ikasitako abesti horiek berreskuratzeko ahalegina egin zuen duela jada 11 urte plazaratu zuen Umama diskoan, eta ahalegin horri tiraka orain bigarren lan bat osatu du: Eguberri umama. Orduko abestiei beste batzuk gehitu eta 17 kantaz osatutako diskoa ondu du. 

Zeberiorentzat "erronka bat" ere izan zen aurreko diskoaren bidetik aldendu gabe ekarpen berri bat egitea kantuei dagokienez, baina lortu duelakoan dago. Horretarako, ondoan izan ditu  Oñatiko ganbara abesbatza, Laskorain Abesbatza, Iruñeko Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Ibil Bediko Amets Aranguren eta Mirua taldeko Malentxo Zeberio abeslariak eta jazz eta hari laukote bat. 

Astelehenean, Eguberri umama oholtza gainera eramanen du Zeberiok. Gaiarre antzokian izanen da emanaldia, arratsaldeko 19:00etan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!