XX. mende hasierako emakume arropa garbitzaileen istorioak Arga ibaian

Pello Argiñarena 2024ko abe. 17a, 14:39

Iruñeko zenbait gertakariren inguruko ibilaldi antzeztuak sortu dituzte ‘Memoria Eszenikoa’ proiektuaren bidez. Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar, hiriaren historia egin duten emakume zenbaiti bizia ematen diete. Garazi San Martin eta Maia Ansa aktoreek irratian antzeztu digute gure hiriko errekan garai hartako emakumeek arropa garbitzen zuteneko eszena dramatizatu laburra.

Antzerkia, memoria historikoa eta kalea uztartzen dituzte ikuskizun honetan. Lanaren oinarrian, Ana Diez de Ure historialariak Iruñeko emakumeen historiaz idatzitako ‘Ellas’ liburua dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!