ERREPORTAJEA

Itziar Luri: "Iruñean denak berdinak garela adierazi nahi du = hiri-markak"

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 16a, 13:54

Iruñeko hiri-markari buruzko erakusketa paratu dute Kondestablearen Jauregian. Lelo nagusia: PAMPLONA=BAGARA / IRUÑA=DE VERDAD. Neurri handiko sei panel ditu erakusketak. Barrura begira, Iruindarrontzat eginiko marka da. Kanpora begira, gure hiria identifikatzeko irudia sortu nahi izan dute. Iruñeko Udaleko Proiekzio Instituzionaleko Arduradun Itziar Lurik eman dizkigu xehetasunak bertan egin dugun erreportajean.

Abenduaren 19ra arte dago ikusgai erakusketa Kondestablearen Jauregian eta abenduaren 20tik aurrera, hirian barrena, auzoz-auzo, ikusteko aukera izanen da.

Entzun Itziar Lurirekin izandako solasaldi osoa hemen:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!