Hasier Larretxea: "Gibelean utzi nuen Hasier hura berreskuratu nahi izan dut"

Pello Argiñarena 2024ko abe. 13a, 10:34

Hasier Larretxea idazle baztandarrak ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ izenburuko liburua plazaratu du. Lan honen oinarrian bere autobiografia eta egunerokoa uztartzen ditu egileak. Bizipen zahar eta berrien bilduma egin du. Iraganaz eta egungo errealitateaz idatzi du. Metropoli Forala saioan izan dugu bere lan berriaz solasean.

Liburu honek asko dauka biografiatik. Hari mutur asko dituen lana da. Nerabe homosexualaren bizipenak landa eremuan. Bakardadea belar artean. Musika eta literatura babesleku. Aitarekin harreman zaila. Iruñerako joan-etorriak. Madrilera bizitzera joateko erabakia. Zerotik hastea. Metropoli handiko bizitza. Osasun mentalaren inguruko lanbidea. “Atzera, gibelera begiratzeko behar emozionala neukan. Orain lasai nago. Nire jatorriarekin eroso”. Hala esan digu egile arraioztarrak.

Larunbatean, goizeko 11:00etan, Patxi Larretxea eta Eghameko kide Kepa Yekorarekin batera egingo du aurkezpena, Kondestable jauregian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!