“Ikasturte bereko hirugarren grebarantz goaz eta hemen ez da ezer mugitzen ari” azaldu dute irakasleek, “Ez digute galdetzen ez dute gurekin kontatzen”. Horrela, dituzten beharrak argiak direla azaldu dute: “Behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko profesional nahikorik ez dugu, ikasleak ez daude ongi artaturik, baliabide digitalak oparitzen zaizkie filtrorik gabe, azpiegiturak daude dauden moduan”. Horregatik haien haserrea antolatzera dei egin dute. “Mobilizatzen jarraitzera deitzen ditugu irakasleak, ikastetxez ikastetxe antolatzera, batzar iraunkorrak antolatzera…irakasle, ikasle eta familiak deitzen ditugu antolatzera”.
Eserialdia jadanik amaitua zelarik eta dagoeneko irakasleak departamentu kanpoan zirelarik azaldu dira foruzainak. Modu bortitzean irakasle bat atzeman eta beste zenbait irakasle eta kazetari identifikatu dituzte.