Aste honetan ez dakigu hiru edo lau film ikusi ditugun. Edo bat bi aldiz ikusi ote dugun. Anthony DiBlasiren Malum (2023) Anthony DiBlasiren Last Shift (2014) filmaren remakea baita. Guk, halere, biak ikusi eta biak komentatu ditugu. Eta Frantziara bidaiatzeko astia ere izan dugu, aspaldi gure bi ezagunen Le mangeur d'âmes ikustera (Alexandre Bustillo & Julien Maury, 2024). Azkenik, Chris Nashen In a Violent Nature (2024) slasher berritzailea ere ekarri dugu saiora. Menua, ikusten duzuen bezala, ez da batere txarra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!