Itziar Ziga eta Carla Antonelli IPES-eko hitzaldi zikloan, poesia slam-a eta gehiago Nafarroako GKE-en eskutik

Miren Mindegia Petrirena 2024ko abe. 9a, 18:05

IPES-ek antolatutako hitzaldi zikloan gorputz disidenteen bueltan arituko dira. Horretaz gain, hurrengo egunetarako egitarau zabala ekarri digu Nafarroako GKE-en koordinakundeak

IPES fundazioak antolatzen duen Ahotsak eta Begiradak hitzaldi zikloaren hirugarren edizioa gorputz disidenteen inguruan arituko da. Bihar abiatuko da zikloa, Itziar Zigaren Devenir perra liburuaren 15. urteurrena ospatuko duen jardunaldiarekin. Aktibista eta idazle iruindarra lagunez inguratuta egonen da bere liburu ikonikoaren inguruan mintzatzeko. Condestablean izanen da hitzordua, 19:00ean.

Ostirala arte luzatuko den egitarau osoaren xehetasunak IPES-en webgunean ikusi daitezke.

Alboan elkarteak antolatuta, datorren abenduaren 18an 19:00etan Poetry Slam-a antolatu da. Iruñeko Geltokin eginen da eta ingurugiroaren defentsa izanen du gai nagusitzat. Hala, edonork parte hartu dezake hiru minututako hitzartzeekin. Testuak prestatzeko aldez aurreko tailer bate ere eginen da gaur bertan Alboanen egoitzan. 

Bihar eta etzi, asteartea eta azteazkenarekin, Giza eskubideen ikuspegi transbertsala ikastaroa emanen da, bestalde, Iruñeko Civican aretoan. Nafarroako GKE-en koordinakundeak antolatuta, 10 orduko iraupena izanen du ikastaroak eta 20 pertsonendako lekua izanen du. Informazio guztia eta izen-emateak koordinakundearen webgunean ikusi daitezke.

Bukatzeko, Fotokazetaritza eta giza krisiak erakusketa bihar irekiko da Kondestablearen jauregian, Iruñeko kale nagusian. Bertan, mundu mailako krisi askotarikoak ezagutu dituzten argazkilari desberdinen lanak ikusi ahal izanen dira. Honen eskutik, hitzaldi eta bisita gidatu interesgarriak antolatu dira, besteak besten Anna Surinach eta Isa Egiguren kazetariak eskainiko dituztenak. 

* “Fotokazetaritza eta Giza krisiak” . Etzi Condestablen ( oso interesgarria)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!