Fermin Erbiti eta Iñaki Perurena: “Bizitza sekulako abiaduran pasatzen da eta liburu honekin denbora hartu dugu dena patxadaz kontatzeko”

Unai Lako Goñi 2024ko abe. 9a, 18:06

'Iñaki Perurena. Harria Bidelagun' liburua idatzi du Fermin Erbiti kazetariak Pamiela argitaletxearekin

160 orrialdeko liburu honetan Fermin Erbitik Iñaki Perurena leitzar polifazetiko eta aldeaniztunari elkarrizketa luze eta sakona egin dio. Perurena, harakina, abeltzaina, aktorea, bertsozalea, historia-zalea, eskulturagilea… baina batez ere harri-jasotzailea, akaso Euskal Herrian izan dugun harri jasotzailerik ezaguna. Liburuaren bigarren zatian berriz, lagun eta ezagunen testigantzak jasotzen dira, Iñaki Perurenaren erretraturik osatuena osatzeko, besteak beste, Itziar Alduntzin, Gaizka Aranguren, Nerea Agirre, Iñaki Sagredo edota bere alaba Maiteren hitzak eta bizipenak jaso dira.

Asteazken honetan liburua aurkeztuko dute Hizkuntza Eskolako Areto Nagusian. Asteazkenean, abenduaren 11n izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Irrintzi Plazan Fermin Erbiti egilearekin eta Iñaki Perurena elkarrizketatuarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta Harria bidelagun liburuan luze eta zabal aritu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!