Metropoli Glamour

Spotify Wrapped: musika kontsumitzeko modurik kapiltalistena saridun

Bidane Beloki Ezker 2024ko abe. 4a, 14:24

Erabiltzaileek plataforman egindako jarduerari buruzko datu-bilketa ikus dezakete. Azken urtean izan duten musika kontsumoa islatzen du Spotify Wrappedek urtean behin. Gaur argitaratuko dute eta Julen Otaegik eta Iñaki Rubiok haien "Spoty-kiniela" egin dute. Zein da gehien entzun duten musika?

Spotify Wrapped marketin biraleko kanpaina bat da, 2016tik Spotifyk urtero egiten du abenduaren hasieran eta gaur argitaratuko dute. Erabiltzaileek plataforman egindako jarduerari buruzko datu-bilketa bat ikus dezakete azken urtean izan duten musika kontsumoa, alegia. Julen Otaegik eta Iñaki Rubiok haien "Spoty-kiniela" egin dute. Zenbat minutu pasa dituzte musika entzuten? Zein da gehien entzundako albuma? Abestia? Eta artista?

Sarrien entzundako bost musikariak, gehien entzundako abestiak eta  musika-genero gogokoenak jasotzen ditu. Plataformako eduki-ekoizleek ere Spotify Wrapped bertsioa badute, urte honetan haien edukia zenbat aldiz entzun den eta non ikusi dezakete. 

Betiere, Spotifyk musika kontsumitzeko modurik kapiltalistena saritzen duela nabarmendu dute Rubiok eta Otaegik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!