Olatz Salvador kantariak aipatu digunez “nire aurreko estiloa errotik aldatzeko gogoa izan dut. Ez da erraza izan bide berri honetan aurrera egitea, sortze prozesuan blokeo uneak izan ditut.” Hamar abesti bildu ditu lan honetan. Estilo minimalista bazterrean utzi gabe “erritmo aldaketa asko dago kanta bakoitzean”. Hainbat lagun izan ditu ondoan diskoa egiterako tenorean: Izaro, Alba Moreno, Clara Peya, Oihana Arana, Leire Vargas, Izaro Bilbao eta Itziar Ugarte, besteak beste.