Telebistan erraten den bezala, gaurko honetan jokatzera etorri gara. Komentatu ditugunen artean, bi filmek jokoak baitituzte gai nagusia. Kartekin egiten diren jokoak (baina agian hobe eginen ez balira) ikusiko ditugu Tarot filmean (Spenser Cohen eta Anna Halberg, 2024), eta amildegira eramanen gaituzten apostu arriskutsuak Cheap Thrills pelikulan (E. L. Katz, 2013).
Eta beldurrezko filmak girotzeko, zer hoberik deabruaren musika baino? Bai, heavy metalaz ari gara, eta bi alorrak aztertzen dituen dokumental bat ere ikusi dugu: The History of Metal and Horror (Mike Schiff, 2021).