Unax Flores: “Besarkadek lagunduak sentiarazten gaituzte”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 21a, 18:44

Besarkada elkarteak suizidio kasu bat gertutik bizi izan duten pertsonen esperientziei ahotsa emango die larunbata honetan Civicanen.

23 lagunek egin dute aurten bere buruaz beste Nafarroan eta 163 suizidio kode aktibatu ditu Osasun sailak, gehienak, %53 emakumezkoenak.

 Bere buruaz beste egiten dutenen senide, lagun eta gertukoenen artean jarri du begirada Besarkada-Abrazo elkarteak. Izan ere, bere buruaz beste egiten duten pertsona bakoitzeko kaltetuta geratzen dira 16 lagun bataz beste.

Aste honetan Suizidioaren bizirauleen nazioarteko eguna izan da. Suizidioa eta heriotza askotan tabua izaten dira eta beraz suizidioen bizirauleen dolua eta prozesua are ezkutuagoa eta ikusezina da.

Besarkada elkartea, inguruan suizidioa gertutik bizi izan duten pertsonak laguntzeko sortu zen. Irrintzi Plazan Unax Flores elkarteko psikologoetako bat elkarrizketatu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!