Zortzi urtez egon da Koldo Azkona ikertzailea Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko zirrikitu guztietatik begira Bernat Etxepareren inguruko informazioa topatzeko asmoz. Eta lanak fruituak eman ditu, izan ere, argitaratu gabeko hainbat gutun eta agiri topatu ditu, zeinetan Etxepareren bizitza pertsonalaren inguruko detaileak ematen ziren.
Nabarmentzekoa Etxepare apaiza egin eta urtebetera semea izan zuela. Eta semearen ezkontza adostu zutela jada ezkonduta zegoen neskatila batekin eta horren ondorioz Bernat Etxepare semean familiarekin izan zituen tira-birak. Emaztegaia giltzapetu zuen auzitegiak ezkondu eta gero. Etxepare zerga biltzaile lanak ere egin zituen eta ematen du ez zena uste zena bezain beaumondar sutsua.
Etxepareren poemak haren garaiko doinuekin musikatu dituzte Danserie Esembleko kideek. Kantuok Euskararen Egunaren bezperan, abenduaren 2an, taularatuko dituzte, parlamentuko atrioan eginen duten kontzertu berezi batean.
Danserie Ensamblek antzinako musika jotzen du. 2016an, euskaraz argitaraturiko lehen liburuko, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ko poemak haren garaiko doinuekin eta musika tresnekin musikatzeari ekin zioten.
Etxepareren poemak musikatzeko, garai haietako zenbait kanta eta musika tresna ikertu dituzte Danseri Ensembleko kideek.
Irrintzi Plazan Koldo Azkona Etxepare 1545eko disko-liburuaren egilea eta Danserie Ensemble taldeko kidea elkarrizketatu dugu.